viernes, 10 de junio de 2011

Musica trapagaran kalez-kale

Marijo video batzuk iparagirreri buruz ipini zigun eta hor biografia esaten zuen.
Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udako egun baten. Kontuan hartuz Euskal Herriak pairatu zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak, bere bizitzako 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar izan ziren. Eraldaketa horiek Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Gerra Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da; gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foruen abolizioa ekarriko du.
Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta garaian izango da. Bere garaikidea zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion erromantizismoari, gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmo gisa aurkezten den sentitzeko modu bat. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa da bera aurkitzea. Existentziaren motorea eta sortze-arnaserako anbizioa, gauza konkretuetarako baino gehiago.
Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu.
Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario